Albisteak
Atzealdea

Hainbat tailer antolatu dituzte Anoetako eta Irurako gaztelekuetan

Martxoaren 6an izango dira tailerrak; izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da.

2021·02·19


Anoetako eta Irurako Gazteria sailek  hainbat tailer antolatu dituzte martxoaren 8ari begira. Bi saio egingo dituzte: hilekoaren ingurukoa bata, eta maskulinitateari buruzkoa, bestea.

Lehena Anoetako eta Irurako Gaztelekuetako neskei dago bideratuta eta Anoetako Gaztelekuan egingo dute. Tailerra Veronica Satrustegik gidatuko du eta 16:30etatik 18:30etara iraungo du. 

Bigarrena, berriz, Anoetako eta Irurako Gaztelekuetako mutilei zuzenduta dago eta Julen Rodriguez izango da saioko gidaria. Irurako Gaztelekuan izango da, hau ere 16:30etatik 18:30etara. 

Bi tailerrak martxoaren 6an egingo dituzte eta izen-ematea bi Gaztelekuetan egin daiteke, otsailaren 28ra arte.