Albisteak
Atzealdea
Gaztelekuak otsaileko egitaraua aurkeztu du
Inauterietan itxita egongo da, baina jarduera bereziak egingo dituzte hilabetean zehar.
2023·02·02
Gaztelekuak argitaratu du otsailean egingo dituzten ekintzen egitaraua. Astero, asteartetik larunbatera denetariko jarduerak egingo dituzte, horien artean, mozorro-festa, filma, jolas librea eta errezeta liburu bat osatzea.
Berezitasun batzuk ere baditu otsaileko egitarauak, hain zuzen, itxita egongo dela inauterietan, hain zuzen, otsailaren 16tik otsailaren 21era. Horrez gain, otsailaren 11ean ekintza berezia izango dute LH5-6 ko gazteentzat: Gaztelekua goizez irekiko da (10:30- 13:30). Otsailaren 25ean, berriz, filma izango dute LH5-6 ko gazteentzat: aurreko hilabeteko filmaren bigarren zatia (17:00etan Mikelasagasti Auditorioan).