Gazteleku-gazteria teknikari lanpostua betetzeko lan deialdia
2019·11·12
Anoetako Udalak Gazteria-gazteleku teknikari suspertzaile lanetarako pertsona bat hautatzeko beharra du. Pertsona honen funtzioak, 10-16 urte bitartekoei gaztelekuan arreta zuzena ematea eta gazteria teknikari lanak burutzea udaletxean izango dira.
Lan deialdia parte hartzeko, honako baldintzak bete beharko dira: Anoetan erroldatuta egotea, 16-30 urte bitarte izatea, lanbiden alta egoeran egotea, euskara maila C-1 gutxienez izatea eta Gizarte Hezkuntza, Magisteritza, Pedagogia , Soziologia edo Psikologiako diplomatura edo gradua izatea.
Aurreikuspenen arabera, lana 2019ko azaroaren 25etik 2020ko azaroaren 24ra arte izango da, baina luzagarria izan daiteke.
Ikusi hemen OINARRIAK
DEIALDIAN IZENA EMATEKO EPEA: Ostegunera arte, azaroak 14, Lanbiden (162019013693)