Albisteak
Atzealdea

Gaurtik aurrera neguko ordutegian izango da udal liburutegia

Astelehenetik ostegunera arratsaldez egongo da zabalik, eta ostiraletan, berriz, goizez.

2022·09·12


Gaurtik aurrera neguko ordutegia izango du udal liburutegiak: astelehenetik ostegunera arratsaldez egongo da zabalik, hain zuzen, 16:30etatik 19:30era; ostiraletan, berriz, goizean irekiko du, zehazki, 11:00etatik 13:30era. Asteburuan itxita egongo da.