Albisteak
Atzealdea

Gaur zabaldu da epea udalekuetan izena emateko

Gaurtik aurrera izena eman dezakete udalekuetara joan nahi duten haurrek zein begiraleek; maiatzaren 18a izango da izen-ematea egiteko azken eguna.

2023·05·08


Gaur zabaldu da epea izena emateko Anoetako udalekuetan. Parte hartu nahi duten haurrek zein begiraleek maiatzaren 18ra bitarte izango dute izena emateko. Horretarako aukera izango dute haurrek Ikastolan eta Gaztelekuan, azken horretan, astearte eta ostegun goizetan, 09:00etatik 11:30era; begiraleek, aldiz, gazteria@anoeta.eus helbidera bidali beharko dute curriculuma. Epez kanpo ez da onartuko matrikularik. 

Aurkeztu beharreko matrikula-orria eskuratzeko, egin klik hemen

Udalekuek bi txanda izango dituzte: lehena, ekainaren 26tik uztailaren 7ra; eta, bigarrena, uztailaren 10etik 21era. Txanda bakoitzak 60 euroko prezioa izango du, eta hilabete osoak, berriz, 100 eurokoa. Udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute HH-1etik LH-6ra bitartekoek. 

Zalantzak argitzeko eta informazio gehiago emateko guraso-bilera ekainaren 19an izango da, Mikelasagasti auditorioan. Euskaraz 17:30ean egingo dute; eta gazteleraz, berriz, 18:00etan.