Albisteak
Atzealdea

Gabonetarako egitarau oparoa

Loatzoren kontzertua, raketistak, olentzero, irteerak, antzerkia, eta abar izango ditugu herrian.

2017·12·13


Abenduaren 18an, astelehena, 18:30ean elizan: LOATZO MUSIKA ESKOLAKO KONTZERTUA.

Abenduaren 19an, asteartea, 18:30ean Mikelasagasti auditorioan: EMAKUME ERRAKETISTEN INGURUKO DOKUMENTALA.

19tik 29ra liburutegian: EMAKUME ERRAKETISTEN INGURUKO ERAKUSKETA.

Abenduaren 21ean, osteguna, goizean: SAN TOMAS EGUNA: IKASTOLAKO DBH4KO IKASLEEK TXORIZO-PINTXOAK SALDUKO DITUZTE.

Abenduaren 23an, larunbata, 09:00-13:00 frontoian: UDAL PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA.

Abenduaren 24an, igandea: GOIZEAN IKASTOLAKO IKASLEAK KANTARI HERRIKO KALEETATIK. GAZTEAK ETA KUKUAK KANTUZ TALDEKOAK ERE KANTARI ATERAKO DIRA HERRITIK.

18:00: OLENTZERO ETA MARI DOMINGI DATOZ!!: Oinez etorriko dira Isastitik. Ibilbidea: Isasti-Solkorre-Igarabide-plaza. Plazan egingo zaien ongi-etorrian Loatzo Musika Eskolak eta Anoetako Anitz Dantza Taldeak hartuko dute parte. Ondoren Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak banatuko dituzte hurbiltzen diren ume eta gaztetxoen artean.

Abenduaren 25ean, astelehena, 12:00etan: Anoetako TXISTULARI TALDEAREN KALEJIRA.

Abenduaren 26an, asteartea, 17:00etan: HAUR ANTZERKIA AUDITORIOAN, 4-10 urte bitartekoentzat: MUSIKA GALDUAREN BILA. Sarrera: 3 €

 

ANTZERKI TAILERRA, 7-12 URTE BITARTEKOENTZAT: Abenduak 26, 27, 28, 29, urtarrilak 2, 3, 4.11:00-13:00 Mikelasagasti auditorioan. Prezioa: 5 € (justua eraman behar da, izena emateko garaian). Izen-ematea: udaletxean, liburutegian edo Ikastolan, abenduaren 18ra arte.

 

Abenduaren 28an, osteguna: IRTEERA KUTXA EKOGUNEKO HAUR PARKERA. 10:30ean aterako da autobusa farmazi aurreko geltokitik, eta 13:30ean bueltan egongo gara. Plaza mugatuak, autobusa bete arte. 25 ume gutxienez apuntatu behar dira autobusa antolatzeko. GALTZERDIAK ERAMAN!

Bestela, gurasoen esku gelditzen da kotxez joateko aukera. Umeek sarreraren diru-kopuru justua (5 €) ordaindu behar dute izena ematerakoan. Izen-emate epea: abenduaren 18ra arte, ikastolan, udaletxean edo liburutegian.

Abenduaren 29an, ostirala, 17:00etan: 8-12 urte bitartekoentzat IPUIN KONTAKETA LIBURUTEGIAN: MUNDUTIK KONTU KANTARI.

19:00etan: KUKUAK KANTUZ TALDEAREN EMANALDIA MIKELASAGASTI AUDITORIOAN.

Abenduaren 30ean, larunbata, 18:30ean frontoian: EMAKUME ERRAKETISTEN PARTIDA, ETA OMENALDIA MAIDER MENDIZABALI.

Urtarrilaren 3an, asteazkena: IRTEERA TXURI-URDINERA. Oinaren zenbakia 26tik aurrera dutenak ibil daitezke patinetan. 10:30ean aterako da autobusa farmazi aurreko geltokitik, eta 14:30ean bueltan egongo gara. ALDATZEKO ARROPA ETA ESKULARRUAK ERAMAN! BEGIRALEAK EGONGO DIRA.

Umeek sarreraren diru-kopuru justua ordaindu behar dute izena ematerakoan. 12 urtetik behera: 8 €. Kaskoa derrigorrezkoa: 1,10 € (etxetik eramaten bada, ez da ordaindu behar). 13 urtetik gora: 10,45 € Ez dute kaskorik behar.

Plaza mugatuak, autobusa bete arte. 25 ume gutxienez apuntatu behar dira autobusa antolatzeko. Bestela, gurasoen esku gelditzen da kotxez joateko aukera. Umeek sarreraren diru-kopuru justua ordaindu behar dute izena ematerakoan. Izen-emate epea: abenduaren 18ra arte, ikastolan, udaletxean edo liburutegian.

Urtarrilaren 4an, osteguna, 17:00etan: BERTSOL HARITZA IPUIN KONTAKETA ETA KANTAKIZUNA LIBURUTEGIAN, 5-11 urte bitartekoentzat. 

Urtarrilaren 5ean, ostirala, 18:30ean: ERREGEEN KABALGATA. Basagain menditik irtengo da. Erregeak San Juan kaletik plazaraino etorriko dira, herriko txistulariek alaiturik, eta bertan gozokiak banatuko dituzte.

Urtarrilaren 6an, larunbata, 12:00etan: Anoetako TXISTULARI TALDEAREN KALEJIRA.