Albisteak
Atzealdea

Gabonetan egitarau berezia izango du Gaztelekuak

Txapelketak, eskulanak, jolasak... Denetariko ekintzak antolatu dituzte.

2022·12·07


Gabonetarako egitarau berezia antolatu du Gaztelekuak: abenduaren 27an egingo dute lehen jarduera, eta, azkena, berriz, urtarrilaren 4an. 

Parte hartu nahi den ekintza bakoitzean izena ematea beharrezkoa izango da, eta aurreneko 14ek izango dute lehentasuna. Abenduaren 29ko ekintzarako edukiera 20 pertsonara igoko dugu; bestalde, urtarrilaren 4eko ekintzan adin tarte bakoitzeko 10 gaztek izena emateko aukera izango dute, hau da, LH5-6 mailetako 10 gaztek eta DBH 1-2 mailetako beste 10 gaztek.

Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da. Ekintzak toki ezberdinetan izango dira (irudian azaltzen da), baina guztiak hasiko dira 10:00etan; bukaera ordua, aldiz, ezberdina izango da (xehetasun gehiago emango zaizkie ekintza bakoitzeko parte hartzaileei).

Jarduera bakoitza zein adin-tartetara bideratua dagoen jakiteko beharrezkoa da lauki bakoitzaren kolorea kontuan hartzea. Zalantzarik izanez gero idatzi beheko helbide elektronikora edo telefono zenbakira. Izena emateko: nahia@loiri.eus helbidean edo 688 76 13 43 telefono-zenbakian.