Albisteak
Atzealdea

Gabonetako egitaraua argitaratu du Udalak

Herriko haurrentzat eta nerabeentzat hainbat ekimen antolatu dituzte. Zabalik dago izena emateko epea, eta azken eguna abenduaren 22a izango da.

2021·12·16


Udalak Gabonetako egitaraua argitaratu du eta hainbat motatako egitasmoak bildu ditu Anoetako haurrentzat eta nerabeentzat. Adinaren arabera eman daiteke izena:

  • Antzerkia abenduaren 27an izango da, 10:30etatik 12:30etara, Mikelasagasti auditorioan; LH3 eta LH4 mailetakoei dago zuzenduta.
  • Zirkoa abenduaren 29an egingo dute, 10:30etatik 12:30etara, kiroldegian; LH1 eta LH2 mailetakoei dago zuzenduta.
  • Bubbleballs abenduaren 30ean izango da, kiroldegian; LH5 mailakoek 10:00etatik 11:30etara egingo dute, eta LH6 mailakoek, berriz, 11:30etatik 13:00etara.
  • Ezkutalekuak (esperimentazio-lantegia) urtarrilaren 3an egingo dute, Gaztelekuan; HH1 mailakoak 11:00etatik 12:00etara izango dute aukera, HH2 mailakoek, berriz, 16:00etatik 17:00etara, eta, azkenik, HH3koek 18:00etatik 19:00etara.

Dagoeneko zabalik da izena emateko epea, eta azken eguna abenduaren 22a izango da. Izenpetzea Anoetako Herri Ikastolan egin beharko da eta 3 euroko prezioa izango du (justu eraman beharko da, izena ematean ordaintzeko).

Horiez gain beste hainbat ekitaldi ere izango dira Gabonetan, egitaraua osorik ikusteko egin klik hemen.