Albisteak
Atzealdea
Gabonetako egitaraua argitaratu du Udalak
Asteazkenean hasiko da, San Tomas egune dela-eta; azken jarduera, berriz, urtarrilaren 8an izango da.
2022·12·19
Udalak Gabonetarako egitarau berezia argitaratu du. Denetariko jarduerak antolatu dituzte, horien artean, puzgarriak, eskulanak, euskal mitologian oinarritutako jolas-parkea eta antzerkiak.
Lehen jarduera asteazkenean egingo dute: San Tomas eguna dela-eta, txorizo pintxoak salduko dituzte Ikastolako ikasleek. Azkena, berriz, urtarrilaren 8an izango da, hain zuzen, Kepa Junkerari buruzko dokumentalaren proiekzioa Mikelasagasti auditorioan.
Egitarau osoa ikusteko, egin klik hemen.