Albisteak
Atzealdea

Familiako arauak eta mugak nola ezarri azalduko dute urtarrilaren 23an

'TREBA gurasoak' ekimenaren barruan dago hitzaldia, eta doan izango da. Zaintza zerbitzua egongo da.

2023·01·17


Datorren astelehenean doako hitzaldia egingo dute: 'Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean'. Hitzaldia doakoa izango da, eta Leyre Cano trebatzaileak emango du. 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko da, eta zaintza-zerbitzua ere izango du. 

Irurako herri-eskolako aretoan egingo dute, eta TREBA gurasoak ekimenaren barruan antolatu dute. 

Izena emateko idatzi gazteria@irura.eus helbidera edo 688 82 72 06 zenbakira (eman izen-abizenak eta telefono-zenbakia).