Albisteak
Atzealdea

Ezohiko bilkura egingo dute asteazkenean

Udalbatza asteazkenean bilduko da, 19:00etan, areto nagusian.

2021·06·28


Datorren asteazkenean (hilak 30) udaleko osoko ezohiko bilkura egingo dute. Biler arratsaldeko zazpietan hasiko da eta landuko dituzten gaiak honakoak izango dira:

  • Ohiko batzarren maiztasuna finkatzea.
  • 2021eko maiatzaren 31ean egindako ohiko osoko bilkuraren akta onesteko proposamena. 
  • Alkate ebazpenen berri ematea 2021eko maiatzaren 16tik ekainaren 15a bitarte, 247 zenbakitik 290 zenbakira, biak barne.
  • Osoko bilkurari 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorraren likidazioa onartzen duen dekretuaren berri ematea. 
  • Anoetako Udala Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako lehen ataleko 192/2021 prozedura arruntaren auzian pertsonatzeko eta dagokion defentsa eta ordezkaritza juridikoa izendatzeko proposamena onestea.
  • 'LGTBI harrotasunaren nazioarteko eguna' mozioa.