Albisteak
Atzealdea

Ez-ohiko bilkura egingo dute gaur arratsaldean

Bilkura gaur arratsaldeko zazpietan hasiko da, udaletxeko bilkura aretoan.

2022·10·17


Gaur arratsaldean ez-ohiko bilkura egingo du udalbatzak. Udaletxeko bilkura-aretoan izango da bilera, eta arratsaldeko zazpietan hasiko da. Landuko dituzten gaiak:

  • Ez-ohiko bilkuraren urgentzia berresteko proposamena. 
  • Aurreko bilkurari dagokion akta onartzeko proposamena. 
  • ZÜR Estudiok egindako 'Estalkia Herriko Plaza' izeneko proiektu teknikoa onartzeko proposamena. 
  • Anoetako herriko plazan estalkia eraikitzeko obrak kontratatzeko kontratazio-espediente, kontratua eta esleipen-prozesua arautuko dituzten baldintza administratibo berezien eta baldintza tekniko berezien agiriak eta kontratazioari dagokion gastua onartzeko proposamena.