Ekainaren lehen astean erabakiko da aurten udalekuak izango diren edo ez
2020·05·04

Anoetako Udaletik, Iratxe Olano Gazteria teknikariak herriko gurasoei mezu bat helarazi die, udalekuei buruz. Udaletik, udalekuen gaia presente dugula adierazi nahi zaie gurasoei, baina COVID-19 birusak sortu duen osasun alarma dela eta, udalekuak nola antolatu pentsatzen ari gara: zer neurri hartu, nola bideratu, zer egin... Ez dago gure esku, eta momentuko egoera eta araua zein den kontuan izan behar dugu. Hori dela eta, ekaineko lehen astean konfirmatuko dizuegu udalekuak antolatuko diren ala ez. Gaiarekiko edozein zalantza izanez gero jarri gazteria departamentuarekin harremanetan: gazteria@anoeta.eus edo 688 761 343