Albisteak
Atzealdea
Euskaraz egin nahi al duzu?
Egin bat "Zurekin euskaraz egin nahi dut" egitasmoarekin.
2022·09·22
Pentsatu norekin egin nahi duzun euskaraz:
- Etxean bikotearekin
- Lantokian lankidearekin
- Kuadrillakoekin
- Kiroldegian egunero ikusten duzun horrekin
- Yoga, dantza edo pilateseko kidearekin
- Parkeko gurasoren batekin
- Dendariarekin edo tabernariarekin
... eta esaiozu elkarrekin zaudetenean euskaraz egin nahi duzula.
- Beraren laguntzarekin euskaraz hitz egiteko erraztasuna lortu nahi duzulako
- Berari praktikatzen lagundu nahi diozulako
Ados jarri bazarete, eta nahi baduzue, jakinarazi udaletxeko euskara-zerbitzuari (euskara@anoeta.eus)
Tolosaldeko edo Euskal Herriko beste MINTZALAGUN taldeekin antolatzen diren ekintzen berri eman nahi dizuegu, zuentzat interesgarriak izan daitezkeelako.
Ez baduzu mintzalagunik topatu, ekarri udaletxera beheko orria eta gu saiatuko gara norbait topatzen.
Izen-emate orria eskuratzeko egin klik hemen.