Albisteak
Atzealdea
Euskararen egunerako egitarau berezia antolatu dute Udalak eta Iratxulok
Abenduaren 3rako, larunbaterako, hainbat jarduera antolatu dituzte.
2022·11·28
Euskararen eguna izango da larunbatean (abenduaren 3an), eta egitarau berezia prestatu dute Iratxulo Euskara taldeak eta Udalak:
- 16:30etik aurrera, haur-jolasak herriko plazan, Ikastolako Euskara elkarteko ikasleen eskutik.
- Ondoren, "Segi dezagun Anoeta euskalduntzen!" manifestua eta “Pituxa eta Otsoku… Euskaldun perfektuaren bila” haur, gazte eta helduentzako kale-ikuskizuna herriko plazan, Itziar Saenz de Ojer eta Nagore Esnaolaren eskutik.
Oharra: ekitaldiak plazan izango dira. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian izango dira.