Albisteak
Atzealdea

Euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko deialdia ireki da

2018-2019 ikasturtean eta 2019ko udan euskara ikastera doazen herritarrei zuzenduta

2018·11·06


Aurtengo ikasturtean euskaraz ikasten arituko diren herritarrei beste urte batez, Udalak diruz laguntzeko ahalegina egingo du, gure herrian euskaraz bizitzeko aukera guztiok izan dezagun. Honela, diru-laguntza hau  2018-2019 ikasturtean eta 2019ko udan euskara ikastera doazenentzat izango da. 

Dagoeneko ikastaroetan hasi diren herritarrek azaroaren 30 bitarte izango dute diru-laguntza eskatzeko tartea. Aldiz, beranduago hasiko diren ikastaroetarako (ikastaro bereziak, trinkoak, otsailetik aurrerakoak, udakoak…), diru-laguntza matrikula egin orduko eskatu beharko dute.

Laguntza ekonomikoak eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira:

- Udaletxeko eskabide-orria behar bezala beteta (hemen eskaera orria)

- Nortasun agiriaren fotokopia.

- Banketxeak edo kutxak emandako agiria, kontu baten titularra izatea egiaztatzen duena.

- Matrikularen ordainagiria(k): ikasturtean zehar aurkeztu daitezke.

- Gizarte segurantzak emandako lan-bizitzaren txostena: ikasturte amaieran aurkeztu, langabezian egonez gero.

- Euskaltegiaren ziurtagiria, asistentzia eta aprobetxamendua zehaztuz: ikasturte amaieran aurkeztu.