Euskara ikastaroak 2019-2020
2019·09·17
Anoetako udalak, Irurakoarekin batera eta UEMArekin elkarlanean, 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu.
Gureak bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko pausoa ematera animatu daitezen herritarrak.
Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo dugu, eta izena ematen dutenen artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko dugu bi herrien artean. Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herri batean nahiz bestean eskainiko dira.
Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak diruz lagunduko dira. Eta herritik kanpo matrikulatzen diren herritarrek ere dirulaguntzak jaso ditzakete (%75-100).
Bereziki sustatu nahi ditugu etorkinentzako ikastaroak, eta aurten ere iaz Anoetan aritu zen taldearekin jarraitu nahi dugu: astelehen, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara.
Matrikula epea: Irailaren 25era arte, Anoetan.
Informazio gehiagorako deitu lasai edo hurbildu bi udaletxetara:
Anoetako Udaleko euskara zerbitzua – 943 651200 / 4 – euskara@anoeta.eus (astelehen, asteazken eta ostiraletan).
Euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak. Animatu eta ikasi euskaraz!
EGIN JAUZI ETA BIHURTU MINTZALAGUN ANOETAN!
Euskara ikasteaz gain gure herrian euskara praktikatzeko aukera ere eman nahi dugu. Herritar guztiak gonbidatuta daude ekimen honetan parte hartzera; bai euskara praktikatu nahi dutenak eta baita ere, euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudenak. Hemen Mintzalagun egitasmoari buruzko informazioa:
Zer da Mintzalaguna?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Bidelari izan zaitezke: euskara ikasten ari dena edo euskaraz hitz egiteko zailtasuna duena. Edo bidelagun: euskaraz dakiena edo euskaldun zaharra, eta euskaraz egin nahi duen horri lagundu nahi dioena.
Zertarako?
Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...
Nola hitz egingo dugu?
Astean behin, ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean... Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta. Ekintza osagarriak ere izango dira: herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, Mintza Eguna...
Parte hartzeko baldintza: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Izen ematea: Irailaren 25era arte, Anoetan, udaleko euskara zerbitzuan (astelehen, asteazken eta ostiraletan).
Herrian taldea osatuko ez balitz, Tolosaldean martxan dauden talde ezberdinetan parte hartzeko aukera izango litzateke: Iruran, Villabonan, Zizurkilen, Tolosan….