Albisteak
Atzealdea

Euskara ikasle talde berria oinarrizko mailan

12 ikasle hasi dira, jatorri desberdinetakoak: sahararrak, marokoarrak, sevillarrak, brasildarrak, berbereak, ekuadortarrak eta nepaldarrak.

2019·01·14


Anoetan euskara ikastaro berri bat hasi dugu urtarrilean. Onarri-oinarrizko maila duen ikastaroa izango da. 12 ikasle hasiko dira taldean, hainbat jatorritakoak: sahararrak, marokoarrak, sevillarrak, brasildarrak, berbereak, ekuadortarrak eta nepaldarrak.
Urtarriletik ekainera bitartean arituko dira oinarrizko euskara ikasten. Astelehen eta asteazkenetan, 15:00etatik 17:00etara, udal-liburutegiko ikasketa gelan. AEK-ko irakasle bat izango da ikastaroa emango duena, bera ere anoetarra (Aritz Peñagarikano).