Albisteak
Atzealdea

Euskara herrian ikasteko aukera izango dute bertako herritarrek

Irailaren 1ean zabaldu zen matrikulazio-epea, eta 16an izango da izena emateko azken eguna.

2022·09·05


Aurten ere euskara ikasketak herrian bertan egiteko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek. Eskaintza hori bermatzeko hainbat eragilera aritu dira elkarlanean, besteak beste, eskualdeko udalak, AEK, Aitzol euskaltegia, Tolosaldeko Euskararen Mahaia, UEMA eta Galtzaundi.

Joan den ostegunean zabaldu zen matrikulazio-epea, eta irailaren 16a izango da izen-ematea egiteko azken eguna. 

Informazio gehiago jasotzeko egin klik hemen