Albisteak
Atzealdea

Eta zuk Anoetan nola bizi duzu euskara?

Gaiari buruzko bilera egingo da ostiralean, 18:00etan, udaletxean

2019·01·09


UEMA mankomunitatea ekimen bateratua abiatzera doa Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin, udalerri euskaldunen garrantzia ikusarazteko.

Azken urteotan, euskararen arnasguneak zaintzeko eta babesteko hainbat lan egin eta hainbat erabaki hartu da, baina areago joateko ordua iritsi zaigu, prebentziotik garapenerako urratsak aztertzeko ordua iritsi zaigu.

Goian aipatutako erakunde horiek hurrengo hilabeteotarako komunikazio ekimen zabala egitea aurreikusi dute, herritarrak arnasguneen garrantziaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko. Baina ekimen zabal hori egin aurretik, talde dinamikak egin nahi dituzte 8 herritan. Eta Anoeta izan da aukeratuetako bat, herri tipologia zehatz baten erakusle denez.

Beraz, ekimen honetan laguntzeko, Anoetan bilera bat egingo dugu, eta zu bertan izatea nahiko genuke. Bilerak ordu eta erdi iraungo du gehienez ere.

EGUNA: urtarrilaren 11

ORDUA: 18:00-19:30

TOKIA: udaletxeko pleno aretoa

Biziki eskertuko dizugu aldez aurretik esatea etorriko zaren ala ez, mezu elektroniko bat bidaliz euskara@anoeta.eus helbidera.