Estimulazio-tailerra egingo dute 65 urtetik gorakoentzat
2021·10·20
Anoetako udaleko Gizarte-Zerbitzuen sailak antolaturik, estilmulazio-tailerra jarriko da martxan.
Tailerra 65 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta eta astean behin Alkartsuna Biltokiko lokalean egingo da (azarotik urtarrilera bitarte). Saio horietan hainbat jarduera egingo dira: arreta eta oroimena lantzeko ariketak, irakurketa, idazketa, kalkulua, entzumena lantzeko ariketak, eskulanak…
Saioak beti ostegunetan izango dira, 17:30etatik 19:00etara eta ikastaroa doan izango da. Izena emateko izen emate orria gizarte zerbitzuetan aurkeztu beharko da 09:00etatik 13:00etara edo 943 56 92 13 telefonoan edo gizarte@anoeta.eus helbidean.
Zabalik dago izena emateko epea eta azken eguna urriaren 28a izango da.
Izen-emate orria eskuratzeko egin klik hemen.