Albisteak

Atzealdea

Estalpe baten beharra al dugu? hausnarketa prozesu herrikoia egitera goaz

Hiru hitzorduko prozesua egingo dugu, guztion artean erabakitzeko

2018·10·24


Anoetan estalpe baten beharra ote dugun hausnartzeko partaidetza prozesua jarriko du martxan Udalak urrian.

Prozesuan zehar hainbat galderari eman nahi diogu erantzuna:

- Zeintzuk dira gaur egun estalita dauden guneak?

- Zeintzuk dira gune horien ezaugarriak?

- Zein da gaur egun ematen zaien erabilera?

- Nortzuk erabiltzen dituzte?

- Norentzat behar da estalpe bat?

- Zein erabilera eman nahi diogu?

- Ze estalpe mota nahi dugu?

- Zertarako?

- Non jarri nahi dugu?

- Estalpe bat egiteak zer ekarriko dio herriari?

Honetaz hausnartzeko hiru bilera egingo ditugu:

- Urriaren 27an, 11:00etatik 13:00etara udaletxeko pleno aretoan: Gune estalien kokapen eta erabilerari buruz mintzatuko gara.

- Azaroan (eguna zehaztuko da): Balizko estalpe berriak izan beharko lituzkeen ezaugarri eta kokapenaren inguruko eztabaida.

- Azaroan (eguna zehaztuko da): Aukeran dauden proiektu/ideia desberdinen artean erabakitzeko lansaioa.

Ahalik eta parte-hartzaile gehien egotea komeni da, hausnarketa eta emaitza aberasgarriagoak izan daitezen herriarentzat. Animatu zaitez bileretan parte hartzera edo interneten zure proposamena egitera!