Albisteak
Atzealdea
Eremu gorrian sartu da Anoeta
Herriko intzidentzia-tasa 837,44koa da 100.000tik.
2021·04·12
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, Anoeta eremu gorrian sartu da asteburuko emaitzen ondoren. Azken zazpi egunetan hamar kasu berri atzeman dituzte, eta herriko intzidentzia-tasa 837,44/100.000tik da gaur.
Ondorioz, bihartik aurrera Anoetako herritarrek ezingo dute udalerritik atera lan edo osasun arrazoiengatik ez bada, eta soilik aldameneko herrira joan ahalko dute erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera. Era berean, Anoetara ezingo dute sartu gainerako udalerrietako herritarrek ere.
Horretaz gain, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era, eta barrualdean kirola egiteko mugak izango dituzte.