Albisteak
Atzealdea

Emakumeok kontu-kontari

Nola ari zara bizitzen egoera guzti hau? Covid19, itxialdia...

2020·06·25


Osasun larrialdiaren ondorioz bizitu dugun itxialdian zaintza lanen balioa eta pixua zenbatekoa den argira atera da beste behin ere. Eta lan horien ardura, orokorrean, emakumeengain geratzen dela ere ikusi da. Egoera honek, bestetik, aurrez ere egoera zaulgarrian zeuden emakumeen egoerak gogorragoak bilakatu ditu. Beheko bideoan ikusi daiteken elkarrizketan emakumeok bizi izan ditugun egoera anitzak agertzen dira, eta beste behin ere emakumeok jokatzen dugun etxeen eta gizartearen sostengu papera bistara ateratzen da. 

Osasun larrialditik irteten ari garenean, emakume askok bizi izandakoaz hitzegiteko beharra dugu. Elkarrekin saretu eta elkar entzuteko gune bat ekarri dugu Anoetako Udaletik. Egoera gogor asko bizi izan ditugu emakumeok, eta psikologikoki ahultzeko arriskuaren aurrean, elkartu eta indartzeko unea iritsi da.

Beraz, elkartu gaitezen eta hitzegin dezagun guretzat sortutako gune seguru batean. 

EKAINAK 30,

LIBURUTEGIAN

16:00-18:00