Albisteak
Atzealdea

Ekogunearen Furgobaratza, Baratza Parkean

Uztailak 2, osteguna, 18.00tatik 19.00etara

2020·06·30


Uztailak 2, osteguna, 18.00tatik 19.00etara Furgobaratza etorriko da Anoetako Baratze Parkera.

Kutxa Ekoguneak lursailetarako aholku teknikoak jasotzeko eta landare eta plantel ekologikoa erosteko aukera eskaintzen die bertaratzen direnei. Uztaileko bisitan, baratzea ureztatzeko aholkuak ere zabalduko ditugu. 

Gogorarazi nahi dizuegu herritar guztientzat irekia den zerbitzua dela.