Albisteak
Atzealdea

Datorren astelehenetik aurrera errefusa atez ate bilduko dute berriro

Hondakinak ateratzeko egunak eta ordutegia aldatu dira.

2021·02·25


Udala osatzen duten EH Bilduk eta EAJk akordioa sinatu zuten martxoaren 1etik aurrera errefusa atez ate jasotzera itzultzeko. Joan den urtean, hondakinak edukiontzi sistemarekin biltzeko sei hilabeteko probaldia egin zuten, baina, gaikako bilketa emaitzek okerrera egin zutela-eta, atez ateko sistemara itzultzea adostu zuten.

Atez atekora itzultzeak honako aldaketak ekarriko ditu:

  • Hondakinak ateratzek ordutegia 20:00etatik 08:00etara izango da.
  • Hondakin organikoak ateratzeko egunak astelehena, osteguna eta larunbata izango dira.
  • Errefusa hondakinak ateratzeko eguna asteartea izango da.

Bolumen handiko hondakinen bilketan ere aldaketak egon dira. Martxoaren 1etik aurrera ostegunero atera ahalko dira bolumen handiko hondakinak. Edukiontzien ondoan utzi beharko dira eta aurretik abisua pasa beharko da 943 67 62 16 telefonora.