Albisteak
Atzealdea
Datorren astelehenean itxiko da udaleku irekien lizitazioa
Hilaren 29a izango da azken eguna enpresek Anoetako udalekuen kudeaketa eskaria egiteko.
2021·03·25
Datorren astelehena (hilak 29) izango da azken eguna enpresek Anoetako udako udaleku irekien kudeaketa eskaria aurkezteko. Martxoaren 14an ireki zen lizitazioa, eta hamabost egun beteko ditu zabalik datorren astelehenean. Lizitazioaren informazio zehatza eskuratzeko egin klik hemen.
Anoetako udako udaleku irekietan parte hartu dezakete HH1 mailatik (hiru urte) LH6 mailarainoko haurrek. Joan den urtean bertan behera geratu ziren pandemia zela-eta, eta aurten, ekaineko azken astetik uztailaren 23ra izango dira. Haurrek izena emateko informazioa aurrerago zabalduko da.