Albisteak
Atzealdea
Datorren astelehenean egingo dute ohiko osoko bilkura
Udalbatza 19:00etan bilduko da, udaletxeko bilkura-aretoan.
2022·05·26
Astelehenean (maiatzaren 30ean) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Bilera arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute. Landuko dituzten gaietako batzuk hauek izango dira:
- Azken bilkurari dagokion akta onartzea.
- Tolosaldea Garatzen S.A. Anoetako udalaren baliabide propio izendatzeko proposamena, hala izendatu duten Tolosaldeko beste udalekin batera.
- Herri bideen behin-behineko inbentarioaren gainean egindako alegazioak ebaztea eta hura behin-betiko onartzeko proposamena.
- Anoetako udaleko aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa onesteko proposamena.
- Lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa aldatzeko proposamena.
- 2022. urterako Anoetako jai eguna izendatzeko proposamena.
- Herriko festetarako prezio publikoak onartzeko proposamena.
- Anoetako udala Anoetako Herri Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkide kolaboratzaile bilakatzeko proposamena.