Albisteak
Atzealdea
Datorren astelehenean egingo dute ohiko osoko bilkura
Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute.
2022·09·23
Datorren astelehenean (irailaren 26an) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
- Datorren ikasturteko ikastaroetako prezio publikoak onartzeko proposamena.
- Anoetako Herri Ikastolan DBH-1ko HABI proiektua aurrera eramateko dirulaguntza izenduna onartzeko proposamena, eta baita dirulaguntzen plan estrategikoaren ondoriozko aldaketa ere.
- Alkartasuna Bar SL elkarteari Anoetako Alkartasuna erretiratuen biltokiko taberna-jatetxea ustiatzeko emakida salbuespenez beste bi urtez luzatzeko eskaria onartzeko proposamena.
- Kreditu aldaketa espedientea onartzeko proposamena.