Albisteak
Atzealdea

Datorren astelehenean bilduko da udalbatza

Udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute, eta 19:00etan hasiko da.

2023·01·27


Astelehenean (urtarrilaren 30ean) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Ohi bezala, udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:

  • Galtzaundi Euskara Taldearen eta Anoetako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena berresteko proposamena. 
  • Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa behin-behinean onesteko proposamena. 
  • Alkatetza ebazpenen berri ematea. 
  • Kontrol-organoak egindako eragozpenezko txostenen aurka Alkateak emandako ebazpenen berri ematea.