Albisteak
Atzealdea
Datorren astelehenean bilduko da udalbatza
19:00etan hasiko da bilera, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute.
2022·03·24
Datorren astelehenean (martxoaren 28an) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
- HOBEKI hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko Toki-erakundeen Elkartera atxikitzeko proposamena.
- Anoetako HAPOko A5 ‘Zelaieta’ eremuko 5.1. Egikaritze Unitateko Plan Berezia behin-behinean onartzeko proposamena.
- Iruzurraren aurkako plana onesteko proposamena.
- Anoetako Udala Anoetako Herri Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkide kolaboratzaile bilakatzeko proposamena.
- ‘Elkarrekin gara’ ekimena onartzeko proposamena.
- ‘Gipuzkoako Garraio Publikoko tarifen jaitsiera aztertu eta adostearen aldeko mozioa’ onartzeko proposamena.
- Adinekoek eta pentsiodunek murrizketaren eta digitalizazioaren ondoren banku-zerbitzuetara jotzeko duten arazo larria dela-eta, Tolosaldeko Pentsiodunek aurkeztutako mozioa onartzeko proposamena.