Albisteak
Atzealdea
Datorren astelehenean bilduko da udalbatza
Bilkura, ohi bezala, udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan.
2022·01·27
Datorren astelehenean (hilak 31) izango da udaleko osoko ohiko bilkura. Udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute, eta 19:00etan hasiko da.
Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, azken bilkurari dagokion aktaren onespena, zenbait eragozpen-txostenen gaineko desadostasunak ebaztea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Anoetako Udalaren arteko hitzarmena onesteko proposamena, zeinak xede duen etxeko laguntza-zerbitzua finantzatzea.
Bilkuraren deialdia osorik irakurtzeko egin klik hemen.