Albisteak
Atzealdea
Datorren asteazkenean egingo dute udaleko osoko bilkura
Ohi bezala, 19:00etan hasiko da, eta udaleteko bilkura aretoan egingo dute.
2022·02·21
Datorren asteazkenean (hilaren 23an) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Arratsaldeko zazpietan hasiko da bilera, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute. Hainbat puntu izango dituzte hizketagai, horien artean:
- Azken bilkurari dagokion akta-onespena.
- Ordainsarien %2ko igoera-proposamena 2022. urterako.
- Alkatearen ordainsarien %2ko igoera-proposamena 2022. urterako.
- 2022. urterako lan-egutegia onesteko proposamena.
- 2022. urterako Anoetako jai-eguna izendatzeko proposamena.