Albisteak
Atzealdea

Datorren astean zabalduko du Loatzo musika-eskolak matrikulazio-epea

Irailaren 20tik 26ra eman ahalko da izena ikastaroetan.

2021·09·17


Aurten ere hainbat ikastaro egingo ditu Loatzo musika-eskolak; honakoak dira landuko dituzten arloak: mindfulness, musikarako informatika eta panderoa. Izena emateko epea datorren astelehenean (hilak 20) zabalduko da eta igandean (hilak 26) amaituko da. Interesa dutenek matrikulatzeko asmoa adierazi beharko dute mezu bat bidaliz www.loatzo.eus helbidera.