Albisteak
Atzealdea
Datorren astean zabalduko da Loatzo musika-eskolako matrikulazio-epea
Izena emateko epea maiatzaren 17tik 23ra bitarte izango da.
2021·05·14
Loatzo musika-eskolan matrikula egiteko epea datorren astean izango da, zehazki, maiatzaren 17tik (astelehena) 23ra (igandea). Datorren ikasturtean bi ikasgai berri izango dituzte: musikarako informatika (hamalau urtetik gorakoentzat) eta inprobisazio-tailerra (hamasei urtetik gorakoentzat).
Matrikula online egiteko joan www.loatzo.eus helbidera edo deitu 943 692 619 zenbakira.