Albisteak
Atzealdea

Datorren astean hasiko dituzte herriko plaza berritzeko lanak

Martxoaren 1ean ziren hastekoak, baina astebete lehenago ekingo diote lanari.

2021·02·19


Herriko plaza berritzeko lanak datorren astelehenean hasiko dituzte: otsailaren 22an. Lan horien izaera dela-eta, goiko eta beheko plazaren arteko pasabidea itxita egongo da hamabost astez eta, arrazoi beragatik, itxita egongo dira komun publikoak ere.

Bi fasetan berrituko dute plaza: lehenik, irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte eta lauzpabost hilabete iraungo du lan-aldiak; bigarrenean, berriz, plazarako estalki berdea jarriko dute. Azken horrek hilabete bateko iraupena izango du eta urte amaieran egingo dute. Obraren kostu osoa 489.321,71 €koa da eta, hori finantzatzeko, Udalak 171.262,60€ko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik.