Albisteak
Atzealdea

Datorren astean 'Furgobaratza' izango da Anoetan

Maiatzaren 10ean (asteartean) etorriko da, eta Baratze-parkean egongo da 18:00etatik 19:00etara.

2022·05·05


Datorren asteartean (maiatzaren 10ean) Furgobaratza etorriko da Anoetara. Oraingo honetan 'tomatearen tailerra' gaiarekin etorriko dira, eta besteak beste, azalduko dute zer hartu behar den kontuan tomate-landare osasuntsuak edukitzeko: landaketa-distantzia, zaintza, tratamenduak... 

Horrez gain, tomate-landareak ere oparituko dizkiete partehartzaileei. 18:00etatik 19:00etara egongo dira, eta Baratze-parkean izango da ekimena.