Albisteak
Atzealdea
COVID-19aren aurrean Udalak hartutako erabakiak
Gaurtik aurrera eraikinak itxi egingo dira eta bertan behera geratuko dira antolatutako ekimen guztiak
2020·03·13
COVID-19ak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, hainbat erabaki hartu ditu Anoetako Udalak.
Itxita egondo dira honako eraikinak:
Kiroldegia
Alkartasuna, adinekoen egoitza
Liburutegia
Mikelasagasti Auditoriuma
Bertan behera geratuko dira Udaletik antolatzen diren ekintza guztiak ere: ikastaro, tailer, kultur ekitaldi, etab. Etenaldi honek hasiera batean 15 eguneko iraupena izango du martxoaren 13an hasita.
Amaitzeko, herritar guztiei ardurarekin jokatzeko eskatzen diegu, salbuespenezko eta ezohiko aldi hau behar bezala kudeatzeko.