COVID-19aren aurrean Anoetako Udalak ezohiko hainbat neurri hartu ditu
2020·03·16
COVID-19aren aurrean Anoetako Udalak ezohiko hainbat neurri hartu ditu, Eusko Jaurlaritzako osasun sailaren erabakie jarriatuz.
Udal eraikin eta instalazioak itxi egin dira herritarrentzat eta jarduera eta bilera guztiak eten egin dira. Administrazio prozeduretan epeak eten dira baita ere eta langile publikoak ahal dela telelanaren bidez edo txandaka egingo dute lana.
Udal zerbitzuekin harremanetan jartzeko, 943651200ra deitu edo udala@anoeta.eus helbidera idatzi beharko da.
Koronabirusaren sintomak dituztela uste duten herritarrek, 900203050era deitu edo https://www.osakidetza.euskadi.eus/on-line-zerbitzuak/-/osasun-aholkua/ dagoen inkesta bete dezatela eskatzen diegu.
Ikusi hemen, argitaratutako abisua.
Azkenik, herritarrei zuzendutako ohar garrantzitsua:
EZ ATERA KALERA GUZTIZ EZINBESTEKOA EZ BADA
Soilik kasu hauetan atera daiteke kalera:
Lehentasunezkoak diren elikagaiak eta botikak erosteko
Osasun zentrura joateko
Lanera joan edo lanetik itzultzeko
Adinekoak, adin txikikoak edo mendekotasuna dutenen zaintzarako
Ahal den neurrian jarduerak modu indibidualean egin, ez taldean.