Albisteak
Atzealdea
Cecilia Mariñelarena Gorostiaga omendu du Udalak
Asteartean 100 urte bete zituen herritarrak.
2022·11·24
Joan den asteartean, azaroaren 22an, 100 urte egin zituen Cecilia Mariñelarena Gorostiagak. Nafarroako Alli herrian jaio zen, baina oso txikitan etorri zen Gipuzkoara bizitzera. Asteartean omenaldi xume bat jaso zuen, Udalak lore sorta bat eta egurrezko kutxa txiki bat oparitu zizkion, eta Anitz Dantza taldeko bi dantzarik agurra dantzatu zuten, Loatzo Musika Eskolako txistulariek lagunduta.
Zorionak Cecilia!