Albisteak
Atzealdea
Bueltan da 'Oporrak bakean' programa
Bi urteko geldialdiaren ondoren, bueltan da Mendebaldeko Saharako haurrak Euskal Herrira ekartzeko programa.
2022·03·10
Bi urte igaro ditu geldirik, baina aurten bueltan da Oporrak bakean programa. Mendebaldeko Saharako haurrak Euskal Herrira ekartzean datza ekimena, eta aurtengo haur guztiek zortzi urte izango dituzte, hots, lehenengoz aterako dira.
Antolakuntzak azaldu duenez, familiak behar dituzte haur horiek hartzeko, eta izena emateko azken eguna martxoaren 27a izango da. Hilaren 18an informazio orokorra emateko bilera egingo dute antolatzaileek, 18:00etan, Tolosako kultur etxean. Horrez gain, programari buruzko erakusketa jarriko dute toki berean, eta ikusgai egongo da martxoaren 18tik 20era bitarte.
Informazio gehiago jasotzeko:
- 645710789
- oporrakbakean@gmail.com
- tolosaldeasahararekin@gmail.com