Albisteak
Atzealdea

Bizikidetzari buruzko murala margotu dute Gaztelekuan

Guztira, 66 gaztek hartu dute parte ekimenean, eta zazpi marrazki ingururekin osatu dute murala.

2021·12·23


Joan den azaroan Gaztelekuko paretak apaintzen aritu dira Anoetako gazteak, hain zuzen, bizikidetza abiapuntu hartuta, murala osatu dute hainbat marrazkirekin. Marrazkien diseinuan Janire Calleja herritarrak lagundu die, eta ekimena elkarlanean antolatu dute Ikertze kultur elkarteak eta Anoetako udalak.

Iratxe Olano gazteria-suspertzaileak azaldu du proiektuaren erdigunean uneoro egon dela herriko gazteen partehartzea, eta emaitza ona izan dela ere gehitu du: “Hainbat adinetako gazteak elkartzeko eta haien adierazpen artistikoa lantzeko aukera eman digu muralaren proiektuak. Guztira 66 gaztek hartu dute parte proiektuan, eta pozgarria da hori”.

Lanari ekin aurretik, partehartze-prozesu bat egin zuten Gaztelekuan bizikidetza gaiaren inguruan zer margotu erabakitzeko; horrela, marrazkietan agertuko ziren irudiak eta horien esanahia aukeratu zituzten denen artean. Adinaren arabera sailkatuta, hamar egunetan aritu dira margotzen gazteak, eta, guztira, berrogei ordu inguruan amaitu dute murala. Jarduera egiteko Eusko Jaurlaritzak 2.800€ eman dizkio Ikertzeko kultur elkarteari, eta Anoetako udalak beste 1.500€ jarri ditu proiektua gauzatu ahal izateko. 

 

  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2
  • Descripción foto 3
  • Descripción foto 4
  • Descripción foto 5