Albisteak
Atzealdea
Biodantza-tailerra egingo dute martxoaren 14tik maiatzaren 30era
Izena emateko azken eguna martxoaren 10a izango da.
2023·02·28
Biodantza-tailerra antolatu dute emakumeentzako ahalduntze-eskolaren programa barruan. Tailerra martxoaren 14tik maiatzaren 30era izango da, eta astearteetan egingo dute, 18:00etatik 20:00etara. Oskia Calixto formatzaileak gidatuko ditu saioak.
Zabalik dago izena emateko epea, eta martxoaren 10a izango da horretarako azken eguna. Izen-ematea egiteko joan liburutegira, idatzi nahia@loiri.eus helbidera edo deitu 688 761 343 zenbakira. Tailerraren prezioa bost eurokoa izango da.