Albisteak
Atzealdea

Bihar hasiko dira agroekologiaren eta elikaduraren inguruko jardunaldiak

Bihar hasiko dira jardunaldiak, eta igandera bitarte izango dira ekimenak.

2022·10·04


Bihar hasiko dira Anoetan agroekologiaren eta elikaduraren inguruko jardunaldiak. Lau eguneko egitaraua aurkeztu dute, eta egun bakoitzean ekimen bana egingo dute: 

Asteazkena (urriak 5)

  • 'Zure platerean hasten da mundua' pelikula eta solasaldia herriko elkarteekin eta ekoizleekin. 
  • Mikelasagasti auditorioan, 18:00etan. 

Osteguna (urriak 6)

  • 'Nolakoa izango da gure etorkizuneko elikadura?' solasaldi-merienda.
  • Herriko plazan, 18:00etan. 

Ostirala (urriak 7)

  • Sarobe baserrian, etxaldera bisita eta dastaketa.
  • Herriko plazatik 17:30ean abiatuko dira.

Igandea (urriak 9)

  • Agroekologiaren inguruko informazio-puntua. 
  • Herriko plazan, 10:00etatik 14:00etara.