Albisteak
Atzealdea
Bihar arratsaldean bilduko da udalbatza
Ohiko osoko bilkura udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute, eta 19:00etan hasiko da.
2022·04·28
Bihar (apirilaren 29an) arratsaldean egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Beti bezala, udaletxeko bilkura-aretoan izango da bilera, eta 19:00etan hasiko da. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean:
- Azken bilkurari dagokion akta-onespena.
- Giza baliabideak arrazionalizatzeko plana onartzeko proposamena.
- Anoetako HAPOko A5 'Zelaieta' eremuko 5.1. Egikaritze Unitateko Plan Berezia behin-behinean onesteko proposamena.
- Anoetako Udalerrian dauden 01-02 poligonoetako landalurren mugen jasotze topografikoa kontratatzeko kreditu transferentzia onartzeko proposamena.