Albisteak
Atzealdea

Bertakoa bertatik, mila aldiz

Joan den ostiral goizean poltsa berrerabigarriak banatzen aritu ziren Ikastolako ikasleak. Guztira, 1.000 erosketa-zorro handi eta 2.000 poltsa txiki zituzten banatzeko.

2021·05·27


Herri Ikastolako ikasleak poltsa berrerabilgarriak banatzen aritu ziren joan den asteko ostiral goizean. Udalak eta Ikastolak hainbat dinamika dituzte elkarlanean ingurumena zaintzeko eta bertako produktuak sustatzeko, besteak beste, Agenda 2030 eta tokiko produktuen sustapen-proiektua.

Ekimen horien barruan egin zituzten aurreko ostiraleko ekintzak. Lehenik Ikastolako ikasle-ordezkariak bildu ziren alkatearekin, eta ikasturtean landutako proposamenak helarazi zizkioten. Landu zituzten ideietako batzuk dira erosketak egiterakoan produktuak bertako baserritarrei erosteko konpromisoa eta baserritarren azokak sustatzeko proposamena.

Bilera amaitutakoan, herriko plazara joan ziren aurretik aipatutako helburu horiek lortzera bidean lehen aletxoa jartzera. Ikastolako haurrek telazko poltsa berrerabilgarriak doan banatu zituzten; zehazki, 1.000 erosketa-poltsa handi eta 2.000 poltsa txiki zituzten banatzeko. Denetariko herritarrak inguratu ziren ikasleek jarritako postura, eta guztiek jaso zuten zorro bana. Banatu ez zituzten poltsak, berriz, eskuragarri daude herriko dendetan. ‘Bertakoa bertarik’ leloa dute zorro guztiek, tokiko produktuen salerosketa sustatzea helburu.