Begiraleak eta sukaldariak behar ditu UEMAk ‘Salto!’ udaleku ibiltarietarako
2022·02·04
Ekainaren 27tik uztailaren 3ra UEMAk antolatutako udaleku ibiltarian 14-18 urte bitarteko gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta sukaldariak behar dira. Bidali curriculumak arnasguneak@uema.eus helbide elektronikora martxoaren 4a (ostirala) baino lehen.
Bi lekutatik abiatuko da udalekua, talde erdia Tolosatik eta beste erdia Etxarri Aranaztik. Bukaeran guztiak Leitzan elkartuko dira eta han pasako dituzte azken lau egunak. Udalekua ekainaren 27an hasi eta uztailaren 3an bukatuko da.
Ondorengo jakintzak baloratuko dira:
Begirale titulua izatea.
EGA edo bere baliokidea izatea.
Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
Lan eskarmentua antzeko lanetan.
Euskararekiko sentsibilizazioa
Taldean lan egiteko erraztasuna.
Ibilbideari buruzko informazioa:
Tolosatik Leitzara:
Ekainak 27: Tolosa-Alkiza
Ekainak 28: Alkiza-Leaburu
Ekainak 29: Leaburu-Berastegi
Ekainak 30: Berastegi-Leitza
Ekainaren 30etik uztailaren 3ra: Leitza
Etxarri Aranaztik Leitzara:
Ekainak 27: Etxarri Aranatz-Larraun
Ekainak 28: Larraun
Ekainak 29: Larraun-Basaburua
Ekainak 30: Basaburua-Leitza
Ekainaren 30etik uztailaren 3ra: Leitza