Albisteak
Atzealdea

Baditu saridunak Hizki Marrazki idazlan marraztuen lehiaketak

Joan den ostiralean egin zuten sari-banaketaren ekitaldia.

2022·06·13


Joan den ostiralean banatu zituzten Hizki Marrazki ipuin marraztuen lehiaketako sariak. Maila bakoitzean bina sari banatu zituzten, eta zuzeneko ipuin-kontaketa saioak ere egin zituzten. 

Mailaz maila saridunak honakoak izan ziren:

MAILA

SARIA

IDAZLANAREN IZENBURUA

Izen-abizenak

LH3

1

SURF TALDEA

Itzea Guereta Larreta

2

ALTXOR EZKUTUA

Ruby Acharya Sapkota

LH4

1

LAGUN SEKRETUAK

Maddi Mujika Ortiz eta Udane Garcia Alonso

2

NEREA ETA BERE MUNDU BERRIA

Malen Esnaola Orkaiztegi

LH5

1

ANIMALIA GAIZTOAK

Iraide Langarika Goya

2

GAIXOTASUNA DUEN NESKA

Irati Otaegui Guereño

LH6

1

MUNDUAREN BUKAERA

Iker Iturrioz Aizpun

2

AITANAREN ARAZOA

Maialen Carvajal Freire

DBH1

1

BIHOTZ BEGIETAN

Nada Benali El Mossaoui

2

KOADERNO BERDEA

Oihana Bernal Mendizabal

DBH2

1

PLANETATXO

Izar Amonarriz  Ipenza eta Oihane Yurrita Blanco

2

AGUR GUTUNA

Olaia Arsuaga Lizarra

DBH3

1

ARGIA

Aitor Aristi Imaz

2

ZERGATIK ZU?

Enara Odriozola Uzkudun

DBH4

1

ESTEREOTIPOA

Naroa Goenaga Zubeldia

2

ZER GERTATZEN DA?

Nahia Arruabarrena Bidaurreta eta Lander Huarte Leunda

 

Idazlan sarituak liburuxka batean bildu eta Ikastolako haurren familia guztiei banatuko dizkiete, eta norbaitek liburuxka hori eskuratu nahiko balu, udaletxean eska lezake. 

Txalogarria da Ikastolako ikasle eta irakasleek egin duten lana, bai idazlanak egin eta aurkezteko, baita sari-banaketa ekitaldia antolatzeko ere. Epaimahaikideak ere ezin ahaztu, urtero bezala, buru-belarri aritu direlako beren zereginean, batere erraza ez den zeregin horretan. Aurten ere betaurreko moreak jantzita egin dute lan hori, idazlanak genero ikuspegitik ere aztertzeko. Hauek dira epaimahaikideak: Ainara Azpiazu, Asier Artola, Beatriz Egizabal, Gorka Salaberria eta Joseba Antxustegietxarte.