Badator asteklima
2021·09·23
Anoetak Udalak hainbat ekimen ditu martxan ingurugiroa zaintzeko eta haren garrantziaz herritarrak kontzientziatzeko. Datorren astean hasiko da Asteklima (Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea) eta horren barruan ere hainbat egitasmo antolatu ditu, hain zuzen, bizikletak konpontzen ikasteko tailerra gazteentzat zein helduentzat, erakusketa klima-aldaketari buruz eta ipuin-kontaketa, zeinak hizpide izango dituen klima-aldaketa eta energia.
Ekimenetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, bai tailerretan, bai ipuin-kontaketan. Guztietan bete beharko dira segurtasun-neurriak, eta erakusketak hezitzaile bat ere egongo da bisitan joaten direnak gidatzeko. Jakin beharreko informazio guztia jarraian dauden karteletan azalduta dago: