Albisteak
Atzealdea

Azaroaren 10era arte eska daitezke Nafarroako produktuen saskiak

Hiru saski mota eskaini ditu Errigorak 'Bat egiteko garaia da' kanpainaren barruan.

2022·10·28


Azaroaren 10era bitarte eska daitezke Errigorako produktuen saskiak. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko (Agerreko) produktuz osatutako hiru saski daude eskuragarri, eta horien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintza bultzatzeko bideratuko da.

Aurtengo leloa: "Bat egiteko garaia da". Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.

Eskaerak online egingo dira: Euskarari Puzka 2022 | Errigora

Eskatutako saskiak Anoetako Herri Ikastolan jaso ahal izango dira.